XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Bereziki Frantzia beherean, Aquitania zelako eskualdean, bistan da Iberotarren mintzaia eskuara zaharra dugula.

Ahidetasun horren frogak emaiten ditu hitzetan eta guziz gainetik hitzen ondarreko juntura edo lokarrietan.

Badute alabainan mintzaia zaharrek, hala nola eskuarak edo latinak, hitz bakotchari darraikola buztan berezi bat, hunek erakusten baitu zer gisako lokarria daukan hitz horrek bere aldeko lagunekin.

Schuchhardt-en iduriko, molde bera dute osoki iberotar ala eskuarak hitzen elgarri josteko, burutik buru: froga nahi duenak ikus beza juntura hoien bilduma iberotarrez: .

Eskuarak ere holakoak ditu bere hitzondar lokarriak, edo holakoak izanak: bat edo bertze baizik ezpalitz elgar iduriak bi mintzaietan, ez ginuke hor oraino ahidetasunaz mintzatzekorik; bainan burutik buru bere hitzondar lokarriak mintzaia batek ez ditu maileatzen bertze bati.

Ahide dira beraz iberotarra eta eskuara; bizkitartean mendez mende aldakuntza handiak jasan ditu iberotarrak ala eskuarak, bertze asko iturritan edanik baitago bere bide luzean, latinera heldu baino lehen: ezen orduan lehen auzo zituen, edo etche bereko lagun, alde batetik ligurotarra, bertze aldetik keltotarra; bat ala bertzearen kutsua hartu duke guk ez jakin neurri batean.